16 URTE
Hasteko esango nuke, konturatu gabe, hamasei urte bete ditudala. Atzera begiratzen badut, iruditzen zait oso azkar pasatu direla. Orain dela urte gutxi ume bat nintzen. Oraindik ez naiz pertsona heldu bat, baina bidean nago. Momentuz nerabe bat naiz.
Konturatu naiz nola aldatzen diren gauzak nire inguruan. Adibidez, ikasketa arloan gero eta zailagoak dira. Urte honetan hasten gara erabakiak hartzen, esate baterako batxilergo mota eta aukeratzen dugunaren arabera horrela izango da gure etorkizuna.
Ez hori bakarrik, etxean ere nire gurasoek eskatzen didate beraiei laguntzea etxeko lanak egiten. Denbora osoan esaten didate zer egin behar dudala, arduratsuagoa izan behar naizela.
Konturatzen naiz ere nire aisialdia asko aldatzen ari dela. Lehen beti nire familiarekin egoten nintzen, orain gero eta gehiago nire lagunekin. Bolada honetan borrokatzen ari naiz etxera bueltatzeko ordua.
Laburbilduz, iruditzen zait gauza berriak aurkitzen eta egiten ari naizela. Orduan, nire ustez nire gaurko adina oso ona da.
Oso ondo Diego!1
ResponderEliminar