domingo, 8 de marzo de 2015

Barria

Pasa den hilabetean ,San Viatorreko ikasle batzuk Barrian egon ginen. Barriara joan ginen Ingelesa ikasteko eta lagunekin egoteko.

Barriara bi klase joan ginen ,2.B eta 2.C. Barria Arabako herri txiki bat da eta herri txiki horretan udalekuak egiten dira, baina gu joan ginen otsailaren 23an eta bueltatu ginen otsailaren 27an.

Ingelesa ikastera joan ginen, baina ez genuen klaserik eman, egun osoan jokoak egiten genituen Inglaterrako begirale batzuekin.

Asko gustatu zitzaidan joko gehienak. Baita mendira joatera ere,  izan ere  aste osoan euria egin zuen eta ibaia ur asko zeraman. Baina Barriako janaria naskagarria zen,  ez zeukan zaporerik eta ez zuten kantitate asko ematen.

Nire iritziz Ingeles asko ikasten da eta oso denbora ona pasatzen dugu.Posible izaten bada , errepikatuko dut urtero behin





1 comentario: