viernes, 24 de marzo de 2017

                                                     16 URTE

 Hasteko esango nuke, konturatu gabe, hamasei urte bete ditudala. Atzera begiratzen badut, iruditzen zait oso azkar pasatu direla. Orain dela urte gutxi ume bat nintzen. Oraindik ez naiz pertsona heldu bat, baina bidean nago. Momentuz nerabe bat naiz.

 Konturatu naiz nola aldatzen diren gauzak nire inguruan. Adibidez, ikasketa arloan gero eta zailagoak dira. Urte honetan hasten gara erabakiak hartzen, esate baterako batxilergo mota eta aukeratzen dugunaren arabera horrela izango da gure etorkizuna. Ez hori bakarrik, etxean ere nire gurasoek eskatzen didate beraiei laguntzea etxeko lanak egiten. Denbora osoan esaten didate zer egin behar dudala, arduratsuagoa izan behar naizela.

 Konturatzen naiz ere nire aisialdia asko aldatzen ari dela. Lehen beti nire familiarekin egoten nintzen, orain gero eta gehiago nire lagunekin. Bolada honetan borrokatzen ari naiz etxera bueltatzeko ordua.

 Laburbilduz, iruditzen zait gauza berriak aurkitzen eta egiten ari naizela. Orduan, nire ustez nire gaurko adina oso ona da.

domingo, 8 de marzo de 2015

Barria

Pasa den hilabetean ,San Viatorreko ikasle batzuk Barrian egon ginen. Barriara joan ginen Ingelesa ikasteko eta lagunekin egoteko.

Barriara bi klase joan ginen ,2.B eta 2.C. Barria Arabako herri txiki bat da eta herri txiki horretan udalekuak egiten dira, baina gu joan ginen otsailaren 23an eta bueltatu ginen otsailaren 27an.

Ingelesa ikastera joan ginen, baina ez genuen klaserik eman, egun osoan jokoak egiten genituen Inglaterrako begirale batzuekin.

Asko gustatu zitzaidan joko gehienak. Baita mendira joatera ere,  izan ere  aste osoan euria egin zuen eta ibaia ur asko zeraman. Baina Barriako janaria naskagarria zen,  ez zeukan zaporerik eta ez zuten kantitate asko ematen.

Nire iritziz Ingeles asko ikasten da eta oso denbora ona pasatzen dugu.Posible izaten bada , errepikatuko dut urtero behin





lunes, 16 de febrero de 2015

                                                   POLUZIOA


Dakizuenez  poluzioa  arazo larria da gaur egungo  gizartean. Herrialdeen mandatariek urtero elkartzen dira poluzioaren buruz hitz egiteko. Nire iritziz arazo oso larria da, ikasi behar dugu bizitzen gauza gutxiagoekin izan ere gauzak  produzitzen poluzio asko sortzen da.


Juan Garciak frogatu duenez 2015ean poloak urtuko dira eta itsasoen nibela igoko da eta hiri batzuk hondoratuko dira.


Mario Vargasek adierazi duenez poluzioaren bidez beroketa globala gertatzen ari da eta horren ondorioz animali asko hiltzen ari dira.



Beraz, jendea mentalizatu behar da gauzak ekologikoak egiten ez badugu egiten gure semeak hilko dira ezingo dute bizi lurran.